Saltatu nabigazioa

Eraikitzeko plangintza

Prest gaude garajea diseinatzeko? Garaje baten atalik garrantzitsuenak aztertu ditugu, baita atalek betetzen dituzten funtzioak ere; garajea eraikitzeko ezinbestekoak diren zenbait alderdiren gainean hausnartu dugu; denbora eta zereginen banaketa egin dugu; diseinu teknologikoa eta estetikoa aztertu dugu...

Lan hori guztia egin ondoren, nolako garajea eraiki nahi dugun jakingo dugu dagoeneko.

Kartoizko garajea

CeDeC. Garaje de cartón (CC BY-SA)

Aurrera! Gure eraikuntza-proiektua pentsatu eta egiteko ordua iritsi da. Talde bakoitzak bere proiektua diseinatuko du, eta garajea eraikitzeari ekingo dio.

Diseinu-taldea

Jarraian jasota dagoen infografian ageri dira plangintza-prozesuaren fase guztiak. Fase bakoitzean hainbat zeregin bete behar dira.

Pasos para realizar la tarea.

Fitxaz osatutako txostena (formatu editagarrian, odt, eta pdf-n) erabiliko dugu geure lanerako erreferentzia gisa. Hori dela eta, talde bakoitzak bere alea izan beharko du kontsultak egiteko, oharrak jasotzeko, marrazteko...

Hainbat zeregin ageri dira txostenean; horiei lotuta jasotako urratsak betez, zirriborroa diseinatzen hasi eta garajearen azken akabera egitea lortuko dugu.

Webgune lagungarriak

Jarraian ageri diren esteketan, hainbat garajeren eraikuntza-prozesuak ikus ditzakegu urratsez urrats:

Baliteke material birziklatuz jostailu gehiago egiteko gogoa izatea. Webgune honetan adibide asko dago:

«Cómo hacer juguetes con material reciclado»

Bi minutu pentsatzeko

Garajea eraiki ondoren garrantzitsua da egindako guztiaren gainean hausnartzea. Banaka aritu gara lanean, baina batez ere taldean. Lana antolatzen ikasi dugu, zereginak banatzen, elkarlanean aritzen... Hori guztia, azken emaitza egokia izan zedin. Nork bere onena jarri du egiteko guztietan.

Gainera, eraiki baino lehen, objektu bat imajinatu behar izan dugu; garajearen zirriborroak marraztu ditugu, neurketak egin ditugu, makina sinpleen funtzionamenduari buruzko informazioa bildu dugu, baita ezagutza hori gure proiektuan aplikatu ere, garaje batek zer atal duen ikasi dugu...

«Gogoeten egunkarian» sarrera berria egingo dugu, eta atal honen izenburu bera jarriko diogu: «Eraikitzeko plangintza».

Eskolako koadernoan idatz dezakegu, Google Drive-en edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Egunkariaren laugarren sarrera egiteko zenbait gomendio eskaintzen dira «Feedback» botoian.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)