Saltatu nabigazioa

Garajea desmuntatzen

Aurreko jardueran, aurkezpenean agertu diren garaje guztien erregistroa egin dugu. Egiaztatu dugu guztiek ez zituztela enkarguan eskatutako elementuak biltzen. Elementu guztiak biltzen dituzten horiek soilik erabiliko ditugu erreferentzia gisa.

Cartel

CeDeC. Piezas (CC BY-SA)

Gure garajea diseinatu aurretik, ondo ezagutu behar dugu nolakoa den garaje bat: zer atal duen eta elementu bakoitzak zer funtzio betetzen duen. Ondoren, gure diseinuetan ikasitakoa aplikatu ahal izango dugu.

Guztiak du bere funtzioa

Pentsa dezagun zer atal biltzen dituen garaje batek. Atalik garrantzitsuenak hautatuko ditugu, eta, guztion artean, horietako bakoitzaren erabilera eta funtzioen gainean pentsatuko dugu.

 

ELEMENTU GUZTIAK DIRA GARRANTZITSUAK

Garaje baten elementu bakoitzak funtzio espezifiko bat dauka. Elementu guztiek elkarrekin osatzen dute objektua, eta horrek aukera ematen die erabiltzaileei sartu eta irteteko, solairu guztietara iristeko, etab.

Elementu horiek guztiak hobeto ezagutzeko, irudian ageri dena bezalako fitxa bat osatuko dugu. 

partes del garaje

 

Taldekideekin elkartuko gara eta garajearen atalen analisia egingo dugu. Horretarako, fitxa osatuko dugu. Oso kontuan izan beharko ditugu jarraibide hauek:

  • Objektu osoa: garajea.
  • Objektuaren atalak: sarbide-barrera, arrapala, jasogailua, garbiketa-zerbitzua eta seinaleztapena.
  • Gezi gorriaren gainean gure taldeari egokitu zaion atala jarriko dugu.

Zera pentsatu behar dugu: zer gertatuko litzateke atal hori egongo ez balitz? Hau da, zer gertatuko litzateke elementuren bat faltako balitz? Fitxaren behealdean, dagokigun atalaren erabilgarritasuna definituko dugu. Horretarako, erabili dezakegu fitxa hau (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n).

ATALAK ETA OSOTASUNA

Uste genuen pieza guztiak horren garrantzitsuak zirela osotasunerako? Harritu egin gaitu gure ikerketa/hausnarketaren emaitzak?

Talde bakoitzean objektuaren analisia egin dugu. Orain, guztion artean partekatuko dugu egindako lana. 

 

Atalak eta osotasuna- garajea

 

«Atalak eta osotasuna» fitxa osatuko dugu elkarrekin, talde guztien datuak jasoz. Zalantzak galdetuko ditugu, eta iradokizunak gehituko ditugu (halakorik balego). Horretarako, erabili dezakegu fitxa hau (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n).

Uste dugu garrantzitsua dela jakitea eraikitako objektuak atal ezberdinez osatuta daudela eta atal horietako bakoitzak funtzio jakin bat betetze duela?

Ondorioak partekatu ondoren, feedback atalean sakatuko dugu.

Bi minutu pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko unea ere. «Gogoeten egunkarian» sarrera berria egingo dugu, eta atal honen izenburu bera jarriko diogu: «Garajea desmuntatzen».


Eskolako koadernoan idatz genezake, Google Driven edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Egunkariaren bigarren sarrera egiteko zenbait gomendio eskaintzen dira «Feedback» botoian.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)