Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

Proiektuaren Canvas-a

Proiektuaren Camvas-a

EDIA proiektua Lehen Hezkuntzako 4.. 5. eta 6.mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago hartzen ditu barnean.

«Dena mugitzen da!» sekuentzia didaktikoaren edukietan zeharka garatzen da Lehen Hezkuntzako curriculuma, besteak beste, Natur Zientziei, Hizkuntzari, Teknologiari, Matematikei eta Arte-hezkuntzari dagozkion gaitasunak, baita Bloom hezkuntza-helburuak ere –Bloom-en taxonomia izenaz ezagunak–, aro digitalera egokituta. Ikus bideoa

Era berean, adimen mota bakoitzarentzako zereginak prestatzerakoan, oso kontuan izan dugu Adimen anizkoitzen teoria. Alderdi horiek guztiak jasota daude zereginen, adimenen, oinarrizko gaitasunen eta hezkuntza-helburuen arteko elkarrekikotasuna adierazten duten tauletan.

Plangintza didaktikoa

HEZKUNTZA-HELBURUA

Unitate honen helburua da objektu bat eraikitzea, egiazko arazo bati konponbidea emateko. Makina sinpleen (polea, plano makurtua eta palanka) gaineko ezagutzan oinarrituta, proiektu teknologikoa garatu da talde kooperatiboetan (ideia baten plangintzatik hasita, ideia hori gauzatzeraino).

Hasierako egoera jakin batetik abiatuta, jostailuzko garaje bat eraikitzea planteatu zaie ikasleei. Azken xede hori lortzeko, hainbat egiteko ebatzi beharko dituzte.

Tresna eta baliabide digitalak edo bestelakoak erabiliz ebatz daitezke proposatutako zeregin guztiak (gelako koadernoa, horma-irudiak...). Tresna digitalen erabilera-mailak gelako errealitatearen araberakoa izan behar du, hala, oso kontuan hartu behar dira bai ikasleen edo/eta irakasleen erabilera-maila eta trebetasun ezberdinak, bai baliabide material eta teknikoen hornidura.

Jarraian jasota dago sekuentzia didaktikoaren egiturari eta zereginei buruzko informazio osoa.

Curriculum-plangintza

HELBURUAK

  • Gizarte- eta kultura-jardueretan ahoz eta idatziz behar bezala ulertzea eta adieraztea.
  • Gatazken ebazpenean, kalkulu mentalerako eta neurketarako lanabes eta estrategia pertsonalak sortzea eta erabiltzea, eta espazioan orientatzeko prozedurak lantzea, betiere, horrelakoak erabiltzeak dituen abantailak aztertuta eta irtenbideen koherentzia baloratuta.
  • Ezagutza matematikoa erabiltzea eguneroko gertakariei eta egoerei buruzko informazioak ulertzeko, baloratzeko eta sortzeko, eta haren izaera instrumentala aitortzea ezagutzaren beste eremu batzuetarako ere.
  • Matematikak eguneroko bizitzan duen balioa estimatzea, haren erabileraz gozatzea eta hainbat jokaeraren balioa aitortzea, hala nola hainbat alternatiba arretaz aztertzea, doitasunaren egokitasuna edo pertseberantzia irtenbideak bilatzeko orduan.
  • Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren elementu nagusiak identifikatzea, haren antolakuntza, ezaugarriak eta interakzioak aztertuz eta gero eta konplexuagoak diren espazio eremuen ezagutzan aurrera eginez.
  • Talde jardueratan parte hartzea, betiere jokabide arduratsua, eraikitzailea eta solidarioa izanda eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuta.
  • Proiektu teknologiko bat egitea, aurrez planifikatuta, jostailuzko garaje bat eraikitzeko, makina sinpleak erabiliz, material egokiak aukeratuz, eta baliatutako estrategiei buruzko informazioa ematea.
  • Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa lortzeko baliatzea, baita ikasteko zein jakintza partekatzeko tresna gisa.
  • Ekoizpen artistiko pertsonala eta norberarenganako konfiantza garatzea, nork bere zein besteen sorkuntzak errespetatzen eta kritikak eta iritziak jaso eta adierazten jakinda.

 

EDUKIAK

  • Ahozko testuak ulertzea eta ekoiztea ikasteko eta informazioa jasotzeko, hala helburu didaktikoa dutenak nola egunero erabiltzen direnak (jarraibideak, azalpenak, deskribapenak...), informalak (berdinen arteko elkarrizketak eta lantaldekoak) eta formalizazio maila handiagokoak (eskolako aurkezpenak).
  • Irakaskuntzaren eremuko testu propioak sortzea, informazioa lortzeko, antolatzeko eta komunikatzeko (deskribapenak, azalpenak...).
  • Egoera errealetan arazoak ebazteko orduan zenbakiak eta kalkulua erabiltzeko interesa, ebazpen-prozesuak eta eskuratutako emaitzak ahoz zein idatziz azalduz.
  • Espazio ezagunen oinarrizko irudikapena: planoak eta maketak. Testuinguru topografikoan posizioak eta mugimendua deskribatzea.
  • Nork bere gaitasunetan konfiantza izatea, eta eraikuntza geometrikoak eta objektu zein harreman espazialak erabiltzerako orduan konstantea izatea.
  • Bizikidetza-arauak eta horien betetzea.
  • Arauak betetzeko erantzukizuna, oinezko eta garraioetako zein zerbitzuetako erabiltzaile garen aldetik.
  • Eraikuntza-makina edo objektu bat planifikatzea eta gauzatzea.
  • Makinak eta aparatuak. Eragile mekanikoak: ardatza, gurpila, polea, plano inklinatua, engranajea, balazta... Haien funtzioak.
  • Prozesu teknologikoaren etapak. Irizpideak problema bat ebazteko eginkizuna duten edo horretarako baldintzak betetzen dituzten egitura soilak eraikitzeko, pieza modulatuetan eta/edo eragile mekanikoetan oinarrituta.
  • Egitura soilak diseinatu, planifikatu eta eraikitzea.
  • Tresna, gailu eta makinak erabiltzeko behar diren eskuzko gaitasunen garrantziaz jabetzea, estereotipo sexistak alde batera utzita.
  • Testu hezigarriak eta argigarriak egitea, proiektu baten garapenaren ahozko eta idatzizko komunikaziorako.
  • Banakako zein taldeko sorkuntza-prozesua aurreikusitako asmoetara egokitzen saiatzea, materialak egoki hautatuz –beren aukera plastikoen arabera– eta tresna, material zein espazioak era arduratsuan erabiliz. Bide horretan, betiere, esleitutako zereginak nork bere gain hartu beharko ditu eta, hala badagokio, taldeak ezarritako arauak bete.

Ikaskuntza ingurunea

Hezkuntza-helburuen taxonomia - Bloom-en taxonomia

Ikaste-prozesuan, proposatutako zereginek ezinbestean barne hartu behar dituzte maila kognitibo guztietako gaitasun eta ezagutzak: oinarrizkoenetatik hasita (ezagutzea, ulertzea eta aplikatzea), trebetasun konplexu eta sakonenetara bitarte (aztertzea, ebaluatzea eta sortzea). Bloom-en taxonomia da erreferentzia.

Lankidetzako ikaskuntza

Planteamendu pedagogikoak, helburuen taxonomia kontuan hartzeaz gain, ikaskuntza kooperatiboan jartzen du arreta (Jonhson&Johnson, Pujolàs).

Hori dela eta, garrantzitsua da zereginak garatzeko orduan lankidetza faktore beharrezkoa izatea; izan ere, proiektua helburu komun gisa hartu behar da, taldea eta lantaldeak batzen dituena, eta kontuan hartu behar da guztien lanari esker beteko dugula helburua. Jarraian ageri den irudiak agerian uzten ditu elkarlanean aritzeko behar diren 4 baldintzak. Dokumentu honetan, ikasleekin erabiltzeko ikaskuntza kooperatiboaren osagaiak jorratu daitezke (formatu editagarrian, odp-n, eta pdf-n)

Aprenden cooperando
CeDeCAprenden cooperando(CC BY-SA)

Ikaskuntza-testuinguru honen sorrerak harreman zuzena dauka ikasgelako taldekatzeekin eta baliabide jakin batzuen erabilerarekin.

Jarraian eskaintzen dira ikasleak taldekatzeko proposamen metodologiko bat, kontsultarako baliabideak eta material erabilgarria.

Ebaluazioa

EBALUAZIO TEKNIKAK ETA EBALUAZIORAKO TRESNAK

Ebaluzaio-adierazleak dira sekuentzia didaktiko hau ebaluatzeko erreferenteak. Ikasleek menperatu beharreko ekintzak deskribatzen dizkigute. Gaitasunak eskuratzeko aurrerabidea ere ezartzen dute; izan ere, gaitasunen garapenean pentsatuz formulatzen dira adierazleak. Prozesua da oinarria, ez jakintzaz jabetu izana.

Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

Irakasleei dagokie unitatean zehar bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

HEZKUNTZAKO PORTFOLIOA

  • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Hori lortzeko, hezkuntza portfolio pertsonala erabiltzeko proposamena luzatzen dugu. Bertan gordeko dira proiektuari, ikasturteari... dagozkion ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten lanak, zirriborroak... Gogoeta metakognitiboak («Bi minutu pentsatzeko») ere jaso daitezke; izan ere, «Ikasten ikasi» gaitasuna garatzen lagunduko diote.
  • Komenigarria da portfolio digitalak erabiltzea. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...

NORK EBALUATUKO DU?

Proposamen didaktikoaren arabera, irakasleek eta ikasleek parte hartuko dute ebaluazioan.

  • Irakasleak: heteroebaluazioa eta autoebaluazioa. Esteka honetan, «Irakaslearen autoebaluazioa» egiteko txantiloi bat eskaintzen da, plangintzaz, garapenaz eta ikasleek ikasitakoaz gogoeta egitea errazteko. Kontrol-orria hiru momentutan egitea komeni da: sekuentziaren plangintza egiterakoan, sekuentziaren garapena aztertzerakoan, eta ebaluazio-unean. Ikasleek beren gogoetak jasotzeko taula bat ere erantsita dago. Esteka honetan dago eskuragarri.
  • Ikasleak: elkarren ebaluazioa eta autoebaluazioa. 

Honako hauek dira ebaluazio-tresnak (irakasleenak zein ikasleenak):

  • Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.
  • Gogoeten egunkaria («Bi minutu pentsatzeko»). Zeregin edo zeregin multzo bat bukatutakoan ikasleen gogoetak biltzen dira, baita taldekideekin partekatzen eta kontrastatzen ere. Banakako tutoretzetan ikasleak tutorearekin partekatuko du informazioa.
  • Garajeari buruzko txostenaren kontrola: irakurtzea eta aldaketa edo egokitzapenak proposatzea.

Unitatean jasotako txantiloi bakoitzean, norbanakoaren zein taldeen ikaskuntza-prozesuari buruzko datuak eskaintzen dira.

Taldeei irakurriko zaie informazioa eta feedback trukea egingo da, gutxienez, astean behin, baita beharrezkoa den guztietan ere.

Ideiaren aurkezpenerako errubrika. Ideiaren aurkezpenaren ebaluazio partekatua.

  • Azken produktuaren errubrika.

EBALUAZIO-ADIERAZLEAK

Jarraian kontsultagarri daude sekuentzia didaktiko honi dagozkion estandar guztiak eta oinarrizko gaitasunekiko baliokidetasunak.

Denbora-banaketa

Proposamen didaktiko hau hamazortzi eskola-saiotan garatzeko pentsatua dago. Hizkuntza, Matematika, Plastika, Gizarte-zientzia eta Natur-zientzia arloko saioak erabiltzea proposatzen da.

Jakina, denbora-banaketa hau gutxi gorabeherako orientabidea da. Proiektuaren sakontasunak, ikasleen beharrizanek eta garapenean arlo ezberdinak integratzeko moduak baldintzatuko dute denbora-banaketa.

Irakaslearentzako baliabideak

Egitura kooperatiboak

    • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
    • Erreferentziazko egileetako batzuk dira:

      • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM argitaletxea, 2014)
      • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó argitaletxea 2008)
      • David Durán ("Aprenseñar", Narcea argitaletxea, 2014).
    • Ikasgelako baliabideei buruz:

    Trebetasun emozionalak eta sozialak

    Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

    • «9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo» liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).

    Adimen anizkoitzak

    Pentsamendu errutinak

    • "Aprender y enseñar a pensar". Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.

    • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

    • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.

    Sekuentziarako baliabideak: «Prozesu teknologikoa»

    Sekuentziarako baliabideak: «Makina sinpleak»

    • «Máquinas simples». Azalpen-bideoa: palankak, gurpilak eta ardatzak, poleak, plano makurtua, torlojua eta engranajea.
    Recurso Educativo Abierto del Proyecto EDIA de Cedec
    Recurso Interdisciplinar para Primaria.
    Autoras: Autoras: Berta Martínez, Susana López y Begoña Marqués

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)