Oso enkargu berezia
Dakigunez, Haur Hezkuntzako ikasleek garaje batzuk fabrikatzeko proposamena luzatu digute. Testu hau bidali digute enkargua egiteko:
Gustatu zaizue gutunaren estiloa? Originala da? Eskakizuna dakarren gutunarekin batera, honako eskari hau ere heldu zaigu, eraiki beharko dugun garajearen ezaugarriak biltzen dituena:
Ondo ulertu dugu zer eskatzen diguten? Saia gaitezen, bada, garajeak nolakoa izan behar duen imajinatzen. Ondoren, nork bere marrazkia edo eskema egingo du.
Seguru alde handiak egongo direla marrazkien artean! Bakoitzak ezberdin imajinatuko du proiektua, ziur!
Lan egiteko antolatuko gara
Haur txikiek izan duten arazoari erantzutea eta haien beharizanei egokitutako jostailu ederra eskaintzea izango dira proiektu honen hari-gidaria. Badakigu dagoeneko gure erronka garajea baten diseinua eta egitea izango dela.
Erronkari aurre egiteko, hainbat zeregin burutuko dugu. Ondoko infografian egin beharreko atazak ikusiko ditugu.
Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun trailerraren produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.
- Talde-lanak nola antolatu
-
Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu.
Taula-ereduaren kopia bat (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) erabiliko dugu edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.
Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, “esleitutakoak” zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, “amaitutakoak” zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, “eragotziak” zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.
- Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa
-
Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.
Ikastetxean Google apps-en kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, ”taldeko karpeta digital” bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:
-
Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.
-
Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.
-
Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.
-
Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.
Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.
Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, “fitxategian” sakatuko dugu eta gero “kopia bat egin”. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.
Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-an)
-
- Nola hedatu sarean
-
Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!
Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarrian, odt-an, eta pdf-n) izango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.
Bloga idazteko gomendioak
Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:
- Blogetan idazteko etiketa-arauak.
- Blogen erabilera hezigarrirako dekalogoa.
- Blog batean iruzkinak egiteko dekalogoa.
Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.
Aztertutakoa erregistratuko dugu
Haur Hezkuntzako irakasleak Pinterest webguneko taula honen esteka bidali digu mezu elektroniko batean. Bertan, eredu gisa erabil ditzakegun hainbat garaje daude.
Gainera, mezu elektronikoan hitz hauek idatzi dizkigu: Aztertu, Begiratu, Baloratu, Ikasi eta Ulertu. Bai hitz politak! Gai izango gara bost ekintza horiek gauzatzeko? Aurrera!
Taldeka antolatuko gara. Honako taula honetan (deskargatu formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) zerrendatuta dauden garajeak aztertuko ditu talde bakoitzak.
Talde bakoitzak bere taula propioa sortuko du. Garajeek zerrendako zer elementu dituzten markatu beharko dugu. Ondoren, lana beste taldeekin partekatuko dugu. Garrantzitsua da taldeko kide guztiek parte hartzea eta iritziak ematea, baita erantzunak guztien artean adostea ere.
Gure behaketak kontuan hartuta, feedback atalean jasotako galderei erantzungo diegu. Galdera horien laguntzaz, erabaki ahal izango dugu zein ereduk balio ahal izango digun gure proiektuaren erreferente gisa.
Bi minuto pentsatzeko
Sekuentzia didaktikoan zehar egindako lana berrikusteko tresna gure «Gogoeten egunkaria» izango da. Eskolako koadernoan idatz genezake, Google Driven edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.
Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, gogoeten egunkariaren sarrera berri bat irekiko dugu, izenburua jarriko diogu eta gure pentsamenduak idatziko ditugu. Hitzak soilik ere idatzi ahal izango ditugu, edota marrazkiren bat egin, adierazi nahi dugunaren arabera.
Gure gogoeten egunkariko lehenengo sarrerarekin hasiko gara, eta atal honen izenburu bera jarriko diogu: «Oso enkargu berezia».
Egunkariaren lehenengo sarrera egiteko zenbait gomendio eskaintzen dira «Feedback» botoian.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia